IKUS-ENTZUN

Dokumentalen Sorgunearen seigarren edizioko film luzeak

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Jaialdiak, ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunearen 6. edizioan parte hartzeko hautatutako 12 proiektuen izenak jakinarazi ditu.

ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorguneak bi sari ditu, bakoitza 10.000 €-koa, azaroaren 17an Arriaga Antzokian ZINEBIren itxiera ekitaldian banatuko direnak: Euskal Autonomia Erkidegoko film luze dokumental onenaren saria (ZINEBI Networking EITB 2023 Saria) eta, Estatuko gainerako lurraldeetako proiektu onenaren saria (ZINEBI Networking 2023 Saria).

ZINEBI Networking EITB 2023 Sarirako hautatutako proiektuak, Euskadiko ekoizpena edo koprodukzioa dutelako, honako hauek dira: Cuatro días (Itxaso Díaz); Inmersas en el Imserso (Aitor Arruti); La isla sumergida (Lucía Malandro eta Daniel Saucedo); Elías Querejeta Zine Eskola – EQZE produkzioan; eta La maleta de Álex (Alejandro Cortés), Larrua Creaciones ekoiztetxearena.
Bestalde, ZINEBI Networking 2023 Saria eskuratzeko lehiatuko dira, Estatu osotik datozen film luze dokumentalei irekia: ¿Es usted secuestrable? (Charli Bujosa Cortés), Mansalva Films ekoiztetxearena; Artefactos de guerra (Jorge Caballero Ramos), GusanoFilms ekoiztetxearena; Atlas de la desaparición (Manuel Correa), Artefacto Fílmico eta  GusanoFilms ekoiztetxeena; Infiltrada (Ione Monje Martínez eta Paco Martínez-Abarca Sánchez); Jo Sóc (Patricia M. Félix), Diana Toucedo Films eta WKND ekoiztetxeena; La maleta de Centelles (Pilar Pérez Solano), Estrela Audiovisual ekoiztetxearena; La Pietà (Rafael Molés Vilar eta Pepe Andreu), SUICAfilms, AXfilms eta Studio Nominum ekoiztetxeena; eta Se eu morrer (si me muero) (Esther Vital García).

10.000 €-ko bi sariak ikus-entzunezko sektoreko hamabost profesionalek osatutako epaimahai batek emango ditu. Edizio hau amaitutakoan, ZINEBI Networkingek konpromisoa hartu du aurten eta 2024an online jarraipen-topaketak egiteko, hautatutako proiektuei laguntzeko eta aholkuak emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button