ARTEA

Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga artisten lanak, Mexikon

Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga euskal artistek euren margolanak paratu dituzte Mexiko DF-ko Claustro de Sor Juana Unibertsitatean, Atlántidas izenburupean. Erakusketa bihar, urriak 3, inauguratuko da, eta zabalik egongo da urriaren 2ra arte. Erakusketa R-38 foroak ondu du, eta Ines Maldonado da komisarioa.

Biek ala biek onartu dute Mexikoko hiriburuak beren obra piktorikoan duen eragina. Artisten arabera, “ezagutzera eman dugun pintura hiritik sortu da, bere miseria eta bedeinkazioetatik, DFren adierazpide-etorriaren sakontasun eta handitasunak elikatzen gaitu, baina gure bizipen europarrarekiko erantzukizuna ere onartzen dugu; hala, esperientzien arteko talka hori esperimentaziora eraman dugu, eta hortik sortu da pieza askoren dentsitate formala”.

Luis Candaudap 1964an jaio zen Bilbon, eta Arte Ederretan lizentziaduna da. 1990ean hasi zen banakako erakusketak egiten, eta harrezkeroztik, hainbat egin ditu; tartean, Arteaoinez 2010, Iruñean eta Bilbon (2010) eta VII Certamen nacional Parlamento de La Rioja, Logroñon (2011). Bere lanak makina bat bilduma eta museotan daude.

Gorka Larrañaga, berriz, 1974an jaio zen, eta azkoitiarra da, bere pinturan kontrasteak, mugikortasuna, kolorea eta bestelako elementuak biltzen ditu; eskulturatik gertu dagoen lana da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button