ARTEA

Bizitzea debekatu dute SC galerian

Bilboko SC Galleryk Okuda (Oscar San Miguel Erice, Santander, 1980) delako artistaren Bizitzea debekatuta izeneko erakusketa paratu du uztailaren 29ra bitartean.

Bizitzea debekatuta erakusketak Okudak apiriletik ekainera bitartean Madrilen eta New Yorken eginiko margolanak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak biltzen ditu.

Lanok erakusketaren izenburuak eragiten dituen inpotentzia eta zigorra transmititu nahi dute. Erakusketako argazkiak Rocio Segurak egin ditu Okudaren zuzendaritzapean.

Okuda Madrilen bizi da 2000. urteaz geroztik. Arte Ederretan lizentziaduna da eta hiri-arteari buruzko hainbat jaialditan pintatu du, hala nola, Madrileko Festimaden, Albaceteko Viñarocken, edo munduko hainbat herrialdetan egiten den Meeting of Styles ekimenean. Horrez gain, ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren arloetan ere aritua da. Bere ibilbide profesionalean makina bat erakusketa indibidual egin ditu. Esaterako, 2008. urtean Bilboko SC Galleryn izan zen Brain vs Heart erakusketa aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button