IKUS-ENTZUN

“Agur esatea” pelikula gaur estreinatuko da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta EPE_APV eta IBAIA ikus-entzunezko taldeek osatzen duten Zineuskadi elkarteari esker, Agur esatea pelikula estreinatuko da gaur euskaraz, Gernikan. Emanaldia arratsaldeko 20:30ean izango da Gernikako Liceo Antzokian. Filmaren hizkuntza originala ingelesa izan arren, Zineuskadi ekimenaren bidez euskarazko bertsioa bikoiztu da.

Animazio teknika berritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Hortaz, Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

Filmaren hizkuntza originala ingelesa izan arren, Zineuskadi ekimenaren bidez euskarazko bertsioa bikoiztu da, eta lan horretan Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Klara Badiola, Kontxu Odriozola, Mari Asun Pagoaga edota Kandido Uranga euskal aktore ezagunek parte hartu dute

Zinema Euskaraz elkarte honen programaren helburu nagusia euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat hiritarren eskura jartzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button