IKUS-ENTZUN

Mutrikuko II. film laburren lehiaketa

Joan zen urtean arrakastatsua izan zen Mutrikuko I. film laburren lehiaketa eta hori dela eta, aurten Mutrikuko Zine Forum Taldeak, Kalaputxi herri aldizkariak eta Biarko ekoiztetxeak berriz antolatzea erabaki dute.
Beraz, Motz-Motzian, II. Mutrikuko film laburren lehiaketa martxan da dagoeneko.

Lehiaketak parte hartzeko baldintzak hauek izango dira: mutrikuarra izatea edota ikasketak direla medio Mutrikun bizitzea.
Lanak bakarka edo eta taldeka aurkeztu ahal dira, dvd-bideo formatuan eta euskaraz. Gaia librea da, eta lan bakoitzak 10 minutu iraungo ditu gehienez.

Lan bakoitzarekin batera filmaren izena, iraupena eta sinopsia aurkeztu beharko da eta beste kartazal itxi batean, kontaktuan jartzeko helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta egilearen adina jarri beharko dira.

Lan guztiak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira. Ohikoa denez, sari banaketa ekainaren amaieran egingo da, eta sariak bi sailetan emango dira: 18 urte artekoak eta 18 urtetik gorakoak.




Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button