MUSIKA

Francisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketa

Francisco Escudero Nazioarteko III. Konposizio Sariketa berrikuntza batekin dator aurten, akordeoi ikastaroa eskainiko baitute Ramón Lazkano eta Alberto Posadas musikari ezagunek. Aurreko edizioetan bezala, Zarautzen emango dituzte lehiaketako sariak, irailaren 18an.

Lehiaketan, akordeoi bakarrarentzako edota akordioa barne hartzen duen ganbera musikako obrarik onena sarituko dute. Obrak berria izan beharko du, eta gehienez ere hamar minutukoa. Irabazleak 1.500 euro jasoko ditu sari moduan, eta obraren edizioa ere finantzatuko zaio.

Edozein adin eta nazionalitateko jendeak har dezake parte sariketan. Alde horretatik, nabarmentzekoa da aurreko edizioetan saritutako obren % 67 nazioartekoak izan direla, eta hain zuzen ere ezaugarri horri heldu nahi diola Hauspoz elkarteak oraingo honetan.

Sariak banatzeko ekitaldian, aurreko edizioan saritutako bi obrak lehen aldiz entzuteko aukera izango dute bertaratuek: Mikel Urquiza musikagilearen Assur, eta Ylva Lunda Bergner artista suediarraren Cerulen minim. Horrez gain, Mauro Agagliate konpositore italiarrak May I really ask you a tango? obra sariztatua interpretatuko du.

Zarautz Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button