BERTSOTAN

Bertsolaria bere bakardadean: Jon Maia eta Josu Goikoetxea

Jon Maia eta Josu Goikoetxea arituko dira gaur, urriak 21, DOKA Donostiako Kafe Antzokian Bertsolaria bere bakardadean izeneko saioaren baitan. Ostiralekoa, hain zuzen ere, bigarren saioa izango da eta 20:00etan hasiko da.

Saio hauek ohikotasunetik at daude. Izan ere, bertsolari eta gai-jartzailea maila berean jarriko dira, esperimentazioaren esparruan murgiltzeko asmoz.

Donostiako Kafe Antzokiak ohar bidez jakinarazi duenez, barikuko saioa “ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik. Doka izango da prob(et)a leku. Hamar bertsolari pasako dira hamar hilabeteotan. Ez da saio onik izango denik bermatzen… ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button