ESZENA

“Fuga Per Canonem” antzezlana, La Fundicion aretoan

Teatro Entre Escombros konpainiak (Amy Gwilliam eta Javier Ariza)  Fuga Per Canonem obra taularatuko du asteburuan, martxoak 22, 23 eta 24an. Antzezlanak gizakion konplexutasuna, dualtasuna eta gatazkak ditu ardatz.

“Ikus-entzuleak uharte isolatu batera eramaten ditu, eta sirena moderno baten bidaia kontatzen da; arrantzaleen taberna-zulo batean izandako bizipen miserabletik hasi eta itsasargian aske bihurtu arte. Bidaia zurrunbilotsu baina itxaropenez betea da”.

Amy Gwilliam britainiarra eta Javier Ariza espainiarra dira obraren aktoreak. Insomnio teatro konpainiaren sortzailea den Burgosko Jesus Cristobal, berriz, antzezlanaren zuzendaria, eta Lowri Jenkins galestarra testuaren idazlea, zeinak 2011n Lifeguard Productions sortu zuen.

Teatro Entre Escombros konpainiaren antzerkiari dagokionez, lengoaia hibridoa erabiltzen du, gaztelania eta ingelesa, mitoz eta modernotasunez, argiz eta iluntasunez osatua. Baina gehienbat, tragikomikoa. “Azken finean, geure mito propioak sortzen ditugu; publiko moderno bati zuzendutako helduentzako alegiak”.

Antzezlanaz gehiago jakin nahi izanez gero: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button