BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso kantaldiak egingo ditu ikastetxeetan

Bizkaiko ikastetxeetako bost mila ikaslek parte hartuko dute ekimen honetan. Egitasmoa garatzen den herriko udalarekin eta bertako mankomunitatearekin lankidetzan, ikastetxe bakoitzean bertso kantaldi bat egingo dute eta ikasturte guztian ikasgelan ikasitako bertso doinuak eta euskal kantuak kantatzen dituzte. Horrela ikasleen jende aurrean kantatzeko trebetasuna lantzen da, bertso doinuen ezagutzan sakondu eta urteetan zehar belaunaldien artean transmititu diren kantak ezagutzen dituzte.

Horretarako, Aitor Rubio gitarra jotzailea hurbilduko da Bizkaiko ikastetxeetara. Gitarra lagun duela Ama begira zazu kantu herrikoia, Maritxu eta Bartoloren gorabeherak, Markosen txerriaren istorioa entzun eta kantatuko dituzte beste batzuen artean, baina baita Aitormena eta Ilargia kantu ezagunak ere. Informazio gehiago Bertsozale-ren webgunean.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button