IKUS-ENTZUN

Nuri Bilge Ceylan zinegilearen “Iklimer”, Bilbaoarten

Bilbao arte zentroak Nuri Bilge Ceylan zinegile turkiarrari buruzko zikloa ondu du. Hala, gaur bertan, Iklimer (2006) filma pantailaratuko dute, 19:00etatik aurrera.

Filmaren sinopsiak ondoko kontatzen du: “Isa eta Bahar pertsona isilak dira, barnerakoiak. Biak ala biak zoriontasunaren bila ari dira, azkenean, ez dagokien zoriontasuna. Hala, filma hiru urtarotan garatuko da: uda sargorian, udazken euritsuan eta negu elurtsuan. Hiru aroek bikotearen harremanean izango diren aldaketak sinbolizatuko dituzte.

Hil honetan, zinegile turkiarraren beste bi film pantailaratuko dira Bilbaoarten: 21ean, Three monkeys (2008) eta 28an, Winter Sleep (2014).

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button