LITERATURA

“Kometaren Eraginpean”, Jon Bilbaoren azken lana

Atzo, Bilboko Kalderapekon, Jon Bilbao idazleak eta Mikel Soto editoreak, lehenak izkiriaturiko  Kometaren Eraginpean (Txalaparta) izeneko lanaren aurkezpena burutu zuten. Katixa Agirrek egin ditu lanaren itzulpenak.  

Argitaletxeak helarazi digun prentsa-oharrean irakurri dugu “Jon Bilbaoren zortzi ipuin hauek maisutasunez idatzita daudela; esaldi eta paragrafoak tentsioak eta intentsitateak ohartzeke gora egin dezan hurrenkeran jarrita daudela”.

Zeintzuk dira gaiok? Biblia irakurtzen duten auzokideak zelatatzen dituen bikotea, itsasertzean baratutako balea, hildako amari bisita egiteko bidaia edota landako erretiroan ezagututako azeria gure bizialdiak inguratzen dituen normaltasun auraren hauskortasunaren ispilu dira.

“Bizitzan bezala, pertsonaiek, ezustean, aurrera jotzeko haien baitan dagoenarekin topo egin behar dute eta, era batera edo bestera, kateatuta gelditzen dira haien egunerokotasuna orpotik ateratzera etorri den gertakizunari. Irakurlea ere, narrazioek bere baitan sortuko dituzten oihartzunei kateatuta geldituko da”.

Jon Bilbao Ribadesellan jaio zen, 1972an.. 2008an El hermano de las moscas eleberria argitaratu zuen eta urte berean Como una historia de terror ipuin liburua. 2010ean Bajo el influjo del cometa ipuin liburua argitaratu zuen eta Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button