BESTELAKOAK

Kulturaren orainaz eta etorkizunaz

KulturGest Bilbao-EHU Uda Ikastaroak, Bilboko Udalaren eta EHUren Uda Ikastaroen ekimena da, eta kulturaren orainaz eta etorkizunaz eta haren kudeaketaz hausnartzeko sortu zen, “Bilboko eta, oro har, Euskadiko kultura-bizitzaren eragile diren pertsona eta erakunde arduradunei zuzenduta.”

Topaketak 2022an eta 2023an egingo diren 6 ikastaro eta 2024an egingo den kongresu bat biltzen ditu. Helburuen artean daude “artisten eta kudeaketa-arduradunen artean beharrizanak eta erronkak eztabaidatzea; daukagun azpiegitura aztertzea; egungo eta etorkizuneko publikoa eta kultura hedatzeko bitartekoak eta metodoak aztertzea, 2030eko Agendan ondasun unibertsal gisa ulertuta.”

Aurten ikastaroak ekainaren 21, 22 eta 23an egingo dira. Lehen jardunaldiak Ondare Kultural Immateriala. Kudeaketa eta babesa izenpean Kultura Ondare Immaterialaren eta bertan parte hartzen duten eragile, erakunde eta interes taldeen kudeaketa egitura eta ezaugarriak azpimarratuko ditu.

Ekainaren 22an, bigarren jardunaldian, Belaunaldien arteko erreleboa eta sektorearen hedapen-eremu berriak. Ikaskuntza, berrikuntza eta kultura aztertuko dira. Bertan Euskadiko lanbidearen egoeraren diagnostikoa egingo da.

Azkenik, Kultur kudeaketa, marjinak handituz ikastaroak zertzeladak eman nahi ditu, kultur politikaren marjinak nola zabaldu hausnartzeko, kultura kontsumitzeko eta sortzeko hainbat moduren bidez. “Digitalizazioaren eta eskaintza birtualaren edo online eskaintzaren aukeren leihoa jorratzen du, edo kultura-politikak osasun mentala bezalako esparruetan nola eragin dezakeen aztertzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button