MUSIKA

Azaro beroa izango dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak kontzertu-egitarau oparoa atondu du azarorako. Hala, hil horretan izango diren zenbait emanaldi nabarmenduko ditugu. Hasteko, 4an El Columpio Asesino talde nafarra izango da laster plazaratuko duten lana aurkezten. Aste horretako igandean, azaroak 7, reggae doinuak hartuko ditu Gasteizko aretoak Linval Thompson & Migthy Diamonds artista mitikoen eskutik.

Hurrengo ostiralean, azaroak 12, Loquillo rock abeslari ezaguna izango da. Biharamunean, Araban eginiko punk rock doinuak nagusituko dira: Gatillazo eta Rockaina.

Azaroaren 19an, berriz Atom Rhumba izango dira oholtzan. Bizkaitarrak egun gutxi barru kalean izango den Gargantuan Melee lamna aurkezten arituko dira. Haiekin batera Lüger banda izango da. Espainiarrek oraintsu plazaratu dute haien lehendabiziko lana eta kraut doinu lisergikoak jorratzen ditu.

Hilaren 26an estilo ezberdinen fusioa egiten duen Canteca de Macao madrildarrak izango dira eta ondoan Eskorzo banda izango dute. Azkenik, 27an, Molly Hatchet talde estatubatuar klasikoak joko du. Koadrila hau ezagun da oso southern rock jarraitzaileen artean. Haiekin Gernikako Riff Truckers izango dira antzeko doinuak jotzen.

Hauek dira azaroan Jimmy Jazz aretoan izango diren emanaldi interesgarrienetako batzuk. Egitarau osoa bere xehetasun guztiekin aretoaren webgunean jasotzen da.

Jimmy Jazzek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button