ESZENA

“Bilbao: Lauaxeta, tiros y besos” obra, Toulousen

Maite Agirrek idatzitako Bilbao: Lauxeta, tiros y besos antzezlana aurkeztuko da gaur eta bihar, martxoak 13 eta 14, Toulouse hiriko Le Mirail Unibertsitatean. Unibertsitate horrek obra bat aukeratu ohi du urtero, eta jatorrizko hizkuntzan taularatzen du frantsesezko tituluekin.

Agirreren bigarren lana banakako memoriari buruzko ariketa da, bai eta memoria historikoaren gaineko ere. 1936ko Bilbon kokatua, Mertxe eta Leire ahizpak dira protagonistak, biak ala biak gertuko iragana berreskuratzen saiatuko dira, iragan hori berreskuratzeko, bizitzeko, ulertzeko, onartzeko eta barneratzeko.

Errealismo eszenikotik urrundu da Agirre oraingoan, eta taula gainean bi maila batzen dira, oraina eta iragana, gure memorian gertatu ohi den lez.

Hala, bi ahizpak Angelen tabernara itzuliko dira, gaztaroko hainbat une gogoratzeko asmoz: tiroak, biolentzia eta heriotzak. Era berean, Angel eta Luis borrokan hasiko dira Leireren maitasuna erdiesteko xedearekin. Orduan, makina bat sentimendu agertuko dira gatazkan. Leirek biak maite dituela iragarriko du, eta orduan, agertuko da Lauaxeta…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button