MUSIKA

Larrepetit taldeak “Zeru horiek” izenburuko diskoa plazaratu du

Larrepetit bandak Zeru horiek izenburuko LPa argitaratu du Gaztelupeko Hotsak markapean. Igor Arzuaga, Gile Iturriondobeitia eta Aritza Ortuzar musikariek eratu zuten taldea duela 20 urte. Maketa bat grabatu zuten, baina ez zen sekula plazaratu eta taldea ezereztu egin zen.

Orain, taldea bueltan da. Jatorrizko hirukoteak, baina, bestelako musikarien laguntza izan du disko hau grabatzeko: Laura PElayo (zeharkako flauta) eta Priscilla Banda taldeko saxofoi-jotzaile Julen Iarrituri. Diskoa Gasteizko Kultura & Natura estudioan grabatu dute, Nando De La Casa teknikariaren gidaritzapean.

Grabazioan Arzuaga laudiarrak idatzitako zortzi kantu biltzen dira. Kantu batzuk, gainera, zaharrak dira, inoiz agertu ez zen Smog izenburuko matetatik berreskuratuak. Doinuotan pop melodiak, jazz giroak eta folk zertzeladak antzematen dira.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button