Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren ( FANT 2010 ) laguntzaz.

berria Aurten NontzeSpot Lehiaketa
Hemen alboan dituzu baseak

Lehiaketaren Oinarriak

  1. Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz.
  2. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.
  3. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…).
    Lanak honako formatu bakarrean aurkeztuko dira: .flv. Artxiboak 10 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere.
    Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (100 x 82 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.
  4. Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan.
    Halaber, filma aukeratua izanez gero, egilea azpitituluak euskaraz jartzera konprometituko da. Horretarako, lehiaketaren antolatzaileen laguntza izango du.
  5. Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
  6. Lanak jasotzeko epea 2011eko otsailaren 25ean (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da. Dena den, on-line lehiaketa denez, antolatzaileek izugarri eskertuko dute lanak lehenbailehen bidaltzea, jaso orduko nontzefilmak.com-en jartzeko internauten gozagarri.
  7. Zure filma aukeratua bada FANTen erakusteko, haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu. Gogoratu azpitituluak euskaraz beharko dutela izan, eta horretarako antolatzaileen laguntza izango duzula.
  8. Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2011 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
  9. Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:

    • Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
    • Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
    • Zinemako hirugarren Saria: 900 euro

    • Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
    • Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
    • Animazioko hirugarren Saria: 900 euro

    • Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

    • Azkenik NontzeSpot Lehiaketako irabazleak 500 euro jasoko ditu.

    NontzeSpot lehiaketa

    Aurten nobedade gisa, eta Nontzeberriren webgune berria sustatzeko asmoz, spot-lehiaketa abiatu dugu.

    Baseak:

    • Spot-ak gehinez 30 segunduko iraupena izango du.
    • Fitxategia .flv formatuan bidali beharko da eta gehienez lau megakoa beharko du izan.
    • Onartuko den hizkuntza bakarra euskara izango da.
    • Ezinbestez agertu beharrekoa: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu)
    • Spot-a FANT zinema fantastikoan egingo den Nontzefilmak gaua-n erakutsiko da. Beraz, kalitate handiko bertsioa eskatuko zaio irabazleari.
    • Hauez gain, parte-hartzaileak Nontzefilmaken baseetan jasotzen diren xehetasun guztiak onartuko ditu.
    • Spot irabazlearen eskubide guztiak Nontzeberriren esku geldituko dira eta honek soilik erabiliko ditu Nontzeberri sustatzeko.
    • Izen-ematea www.nontzefilmak.com webgunearen bitartez egingo da.
    • Ezinbestez agertu beharrekoa: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu)

  10. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe gelditzea, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute.
  11. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Nontzeberri.com-ek ez FANTek oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.
  12. Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Nontzeberri.com eta FANT jaialdiari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Nontzeberri.com-ek filmak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta FANTek aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Nontzeberriri.
  13. Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko bat izatea, Nontzeberri.com-ekin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa, webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia, unibertsitateko ikaslea den, filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel eta 50 kb-ko pisua gehienez ere) eta haren laburpen txiki bat (50 hitz gehienez ere, euskaraz edo gazteleraz) sartuko dira. Bidaltzeko arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure lana sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin nontzefilmak@nontzefilmak.com helbidean.
  14. Aurkezten diren lanak aukeraketa batzorde batek aurreikusiko ditu. Batzordeak bere gain hartzen du zeintzuk lanek parte hartuko duten eta zeintzuk ez erabakitzeko ahalmena.
  15. Epaimahaia antolatzaileek aukeraturiko ikus-entzunezko arloko lau adituk osatuko dute eta bere zeregina lan guztiak ikusi ondoren sariak erabakitzea izango da.
  16. Sariak FANT 2011ean jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleen berri emango da webgunean, FANT 2011 amaitu eta berehala.
  17. Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.
  18. Nontzeberri.com-ek eta FANTek ez dute inongo erantzukizunik hartzen lanek jasan ditzaketen kalteengatik. Hala ere, lanak babesteko bere eskuetan diren neurri guztiak hartuko dituzte.
  19. Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.
  20. Emango diren datuak Suspegintza Elkartearen (Simon Bolivar, 8 b, 48010 – Bilbo) “Bezeroak, erabiltzaileak eta erakunde hornitzaileak” izeneko fitxategian gehituko dira, eta Nontzefilmak eta NontzeSopt lehiaketak kudeatzeko erabiliko dira, dagozkion baseen arabera. Posta elektronikoz informazioa bidaliko zaizu soilik zure baimena izanez gero. Sari banaketaren ekitaldian argazkiak eta bideoak egingo dira, eta webgunean edo Nontzeberriren bere beste argitalpen batzuetan publikatuko dira. Sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta oposizio eskubideak gauzatu ahal izango dituzu webmaster@suspergintza.net helbidera mezua bidaliz.

Suspergintza Elkartea
Simón Bolívar 8 B, 48010 BILBAO – Tel. +34 94 402 90 92 – nontzefilmak@nontzefilmak.com