IKUS-ENTZUN

Emakume zuzendari gazteen filmak

Urtarriletik martxora bitartean (hilean behin, astearteetan) emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmak pantailaratuko dira Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskainiko da, Filmazpit zikloaren barruan. Filmen aurkezpena egin ostean, 19:00etan proiekzioa izango da.

Hala, bihar, otsailak 7, Gabrielle (Louise Archambault. 2012. Kanada) filma proiektatuko da. Lan horretan honakoak kontatzen da: Gabrielle gazteak bizitzaren aurrean alaitasun kutsakorra du, bai eta musikarako dohain bikaina ere, Williamsen sindromea izan arren. Zentro bateko abesbatzan parte hartzen du Martinekin batera. Harekin maiteminduta dago baina ingurukoek ez diete haien arteko harremana nahi duten moduan bizitzen uzten. Taldea Robert Charlebois bertako kantari ospetsuarekin musika jaialdi entzutetsu batean parte hartzeko prestatzen ari dela, Gabrielle bere autonomia erakusten eta independentzia apur bat eskuratzen saiatuko da.

Hemen duzuen trailerrean ikus daitekeenez, oso film hunkigarri eta interesgarria izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button