MUSIKA

“Udagoieneko Ostera” Igorrera doa asteburuan

2022ko Udagoieneko Ostera kontzertu zikloak lau proposamen dakartza aurten, eta horietan musika estilo ezberdinetako talde beterano eta berriak elkartuko dira.

Bizkaiako lau herritan egingo dira emanaldiak: Bilbon (Korrontzi+Kalakan) lehena izan zen.  Bigarrena Igorren izango da Niko Etxart eta Hapa Hapa eta Kerobia taldeekin. Errobi taldearekin batera, euskaraz abestutako rock musikaren aitzindarietako bat da Niko Etxart. Makina bat proiektu musikalen sortzaile, Niko Etxartek euskal rockaren zimenduak eraiki zituen 70ko hamarkadan. Beste aldetik, Kerobia taldea 2001ean osatu zen Iruñean. Sei diska kaleratu zituzten 2014ean taldea desegitea erabaki zuten arte. Orain bueltan dira, eta egungo  pop-rock talderik estimatuenetako bat dela erakutsi du berriz.

Datorren astean izango da hirugarren hitzordua Zalla herrian antolatu den Lin ton taun eta Sua K taldeen kontzertuarekin; eta azkena, Berrizen izango da La Basu eta JMartina taldeen kontzertuekin.
Ikusten denez estilo askotako musika proposamenak izango dira entzungai. Eta emanaldi bakoitza borobilduz, Jon Martinez “Txiki”-ren bakarrizketa umoretsua. Ibilbide luzea du Txikik umoregintzan eta bere azken lanarekin, 40 urte eta aldapa behera, sekulako arrakasta lortu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button