ESZENA

“Primas De Riesgo”-k antzezlan berria aurkeztuko du Bilbon

Primas De Riesgo Kolektibo Artistikoak Naces Consumes Mueres: El Gran Mercado Del Mundo izeneko antzezlana aurkeztuko dute gaur, irailak 11, Bilboko Pabiloi 6 aretoan. Aurkezpena gosari moduan atondu dute eta 10:30ean hasiko da. Izan ere, obra hori Bilboko aretoan taularatu dute irailaren 11tik 16ra bitarte.

Antzezlana etengabe aldatzen eta eraldatzen ari den lana da, eta crowdfunding bitartez finantzatu dute; alegia, jarraitzaileek emandako diruarekin abiatu dute. Pabilioi 6 aretoak bidalitako oharrean jakinarazi dutenez, Espainian finantzazio bide horren bidez ditu gehien erdietsi duen antzezlana da.

Naces Consumes Mueres: El Gran Mercado Del Mundo izenburuko obra work in progress edo etengabe aldatzen eta eraldatzen ari den lana da. Hala, Primas de Riesgo konpainiak bere lanaren funtzio irekiak aurkeztuko ditu Bilbon.

Ikuskizunak konpainiaren antzerki tradizioa artista garaikideen sormenarekin konbidatzen ditu, Calderonen antzerkigintza didaktikoa berreskuratzeko xedearekin, beti ere, ikuspegi garaikide batetik abiatuta.

Antzezlanaren gaineko xehetasun gehiago pabellon6.org webgunean kontsulta daitezke gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button