Lehiaketaren Oinarriak
2. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez daitezke. Parte hartzea doakoa da. 3. Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov, .mpeg, .avi, .asf edo .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3 minutuko iraupena izan dezake gehienez ere. Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel). 4. Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira
eta, lehiatzeko, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. 6. Zure filma aukeratua bada FANTen erakusteko, haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu. 7. Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2005 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira. 8. Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu: Nontzefilm Saria film onenari 2000 euro 10. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe gelditzea, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute. 11. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Nontzeberri.com-ek ez FANTek oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko. 12. Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Nontzeberri.com eta FANT jaialdiari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Nontzeberri.com-ek filmak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta FANTek aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Nontzeberriri. 13. Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate
orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko
bat izatea, Nontzeberri.com-ekin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate
orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa,
webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia,
filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat
.jpg artxibo batean (70 x 50 pixel) eta haren laburpen txiki bat (50
hitz gehienez ere, euskaraz edo gazteleraz) sartuko dira. Bidaltzeko
arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure lana sarean ikusten ez
baduzu, jarri harremanetan gurekin nontzefilm@nontzefilm.com helbidean.
|