| |
|
|
 |
Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketa on-line egingo da propio eraikitako Nontzefilm webgunean.
Lan onenak Bilboko Zine Fantastikoaren jaialdian ( FANT 2007 ) pantailaratuko dira.
Animatu eta parte hartu!
|
 |
| |
 |
Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez daitezke. Parte hartzea doakoa da.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov , .mpeg , .avi , .asf , edo .wmv . Artxiboak 3.5 Mb eta 3'30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere. Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel, -zabalera x altuera-).
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira
eta, lehiatzeko, 2006eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Lanak jasotzeko epea 2007ko otsailaren 21ean (13.00 p.m.) amaituko da. Dena den, on-line lehiaketa denez, antolatzaileek izugarri eskertuko dute lanak lehenbailehen bidaltzea, jaso orduko Nontzefilm-en jartzeko internauten gozagarri.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Zure filma aukeratua bada FANTen erakusteko, haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2007 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
Nontzefilm Saria film onenari. 2.000 euro
Bigarren Saria. 1.500 euro
Hirugarren Saria. 900 euro
Euskal Herriko film onenari. 900 euro
Euskal Herriko Unibertsitako film onenari. 500 euro
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe gelditzea, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Nontzeberri-k ez FANTek oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Nontzeberri eta FANT jaialdiari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Nontzeberri-k filmak erabili ahal izango ditu erakustek o on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta FANTek aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Nontzeberriri .
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko bat izatea, Nontzeberri-kin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa, webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia, filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat . jpg artxibo batean (70 x 50 pixel) eta haren laburpen txiki bat (50 hitz gehienez ere, euskaraz edo gazteleraz) sartuko dira. Bidaltzeko arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure lana sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin nontzefilm@nontzefilm.com helbidean.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Aurkezten diren lanak aukeraketa batzorde batek aurreikusiko ditu. Batzordeak bere gain hartzen du zeintzuk lanek parte hartuko duten eta zeintzuk ez erabakitzeko ahalmena.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Epaimahaia antolatzaileek aukeraturiko ikus-entzunezko arloko hiru adituk osatuko dute eta bere zeregina lan guztiak ikusi ondoren sariak erabakitzea izango da.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Sariak FANT 2007an jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleen berri emango da webgunean, FANT 2007 amaitu eta berehala.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Nontzeberrik eta FANTek ez dute inongo erantzukizunik hartzen lanek jasan ditzaketen kalteengatik. Hala ere, lanak babesteko bere eskuetan diren neurri guztiak hartuko dituzte.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.
|
|
|
|
| |
 |
|
| |
|
|