MUSIKA

Izaki Gardenak eta Libek Iruñean joko dute larunbatean

Izaki Gardenak eta Libek Iruñeko Subsuelo aretoan joko dute bihar, hilak 9, 21:30etik aurrera. Bi ala biek disko berriak aurkeztuko dituzte.

Izaki Gardenak taldeak Aurri gara izenburuko lan berria aurkeztuko du Iruñean. Grabazio horretan nabari da taldea gero eta erosoago dagoela bere estiloan, Americana generotik edaten duen folk eta rock klasikoa. “Kontentzio puntu bat dago, hala interpretatzerakoan, nola konposatzerakoan; ez dut ezer demostratzeko beharrik izan, gustatzen zaidana egin dut”, taldeko buru Jon Basaguren musikariak. Hala, diskoan tempo erdiko kantuak biltzen dira, konponketa iradokitzaileekin jantziak eta melodiekin apainduak. “Kantuari garrantzi handia ematen diogu, ez dugu egituretan askorik esperimentatzen”

Libe García de Cortázar (Libe) musikariak, halaber, teklatuak jotzen ditu Izaki Gardenak taldean, eta larunbatean, Ihesaldi Handia bere bakarkako diskoan jasotako doinu propioak joko ditu. Kantuok lantzeko Joseba Ponce (Dut, Lisabö, Kuraia) musikariaren laguntza izan du. Diskoa Karlos Osinagak grabatu du, eta saioetan, Atxus baxu-jotzailea (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes), Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarra-jotzailea eta Eneko de Arza (Naüt, Trumbo) bateria-jotzailea izan ditu lagun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button