NONTZEFILMAK 2009 · ZINEMA ETA ANIMAZIOKO FILM LABURREN LEHIAKETA
Lehiaketaren Oinarriak
1. Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarri du martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz.
2. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.
3. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…).
Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov edo .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3’30 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezake gehienez ere.
Lanak .swf formatuan aurkezten badira, artxiboa ezin izango da 3,5 Mb-koa baino handiagoa izan. Era berean, 3,30 minutu baino gutxiago iraun beharko du. Artxibo bakarrean bidali behar duzue lan bakoitza eta, musikarik badago, artxiboaren barruan sartu beharko duzue.
Flash Filma 650 (zabalera) x 460 (altuera) pixel eta atzealde beltza dituen flash-erreproduktore batean sartuko dugu. Beraz, filma dimentsio horietan bidaltzea gomendatzen dugu, bestela egokitua izango da. Bestalde, filmaren atzealde edo hondoa beltza ez izatekotan, hondoan erakutsi nahi duzuen koloreko kapa berri bat egin beharko duzue, beti ere beste kapa guztien azpian kokatuta.
Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.
4. Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan.
Halaber, filma aukeratua izanez gero, egilea azpitituluak euskaraz jartzera konprometituko da. Horretarako, lehiaketaren antolatzaileen laguntza izango du.
5. Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.
6. Lanak jasotzeko epea 2009ko otsailaren 28an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da. Dena den, on-line lehiaketa denez, antolatzaileek izugarri eskertuko dute lanak lehenbailehen bidaltzea, jaso orduko nontzefilmak.com-en jartzeko internauten gozagarri.
7. Zure filma aukeratua bada FANTen erakusteko, haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu. Gogoratu azpitituluak euskaraz beharko dutela izan, eta horretarako antolatzaileen laguntza izango duzula.
8. Aukeraketa Batzorde batek hainbat film aukeratuko ditu eta FANT 2009 Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.
9. Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
- - Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
- Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
- Zinemako hirugarren Saria: 900 euro
- Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
- Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
- Animazioko hirugarren Saria: 900 euro
- Era beran, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.
- Azkenik, Unibertsitateko ikasleek eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 500 euro jasoko ditu.
10. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe gelditzea, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute.
11. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan gura du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Nontzeberri.com-ek ez FANTek oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.
12. Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Nontzeberri.com eta FANT jaialdiari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Nontzeberri.com-ek filmak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta FANTek aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Nontzeberriri.
13. Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko bat izatea, Nontzeberri.com-ekin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa, webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia, unibertsitateko ikaslea den, filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel eta 50 kb-ko pisua gehienez ere) eta haren laburpen txiki bat (50 hitz gehienez ere, euskaraz edo gazteleraz) sartuko dira. Bidaltzeko arazorik izanez gero edo, besterik gabe, zure lana sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin nontzefilmak@nontzefilmak.com helbidean.
14. Aurkezten diren lanak aukeraketa batzorde batek aurreikusiko ditu. Batzordeak bere gain hartzen du zeintzuk lanek parte hartuko duten eta zeintzuk ez erabakitzeko ahalmena.
15. Epaimahaia antolatzaileek aukeraturiko ikus-entzunezko arloko lau adituk osatuko dute eta bere zeregina lan guztiak ikusi ondoren sariak erabakitzea izango da.
16. Sariak FANT 2009n jakinarazi eta banatuko dira. Irabazleen berri emango da webgunean, FANT 2009 amaitu eta berehala.
17. Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.
18. Nontzeberri.com-ek eta FANTek ez dute inongo erantzukizunik hartzen lanek jasan ditzaketen kalteengatik. Hala ere, lanak babesteko bere eskuetan diren neurri guztiak hartuko dituzte.
19. Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.
NONTZEBERRI
Suspergintza Elkartea Simon Bolivar kalea 8 B 48010 BILBO – Tel. +34 94 402 90 92 – nontzefilmak@nontzefilmak.com