IKUS-ENTZUN

Arturo Campiónen “Gartxot” narrazioa film bihurtu dute

Gaur goizean Gartxot filma aurkeztu dute Donostian Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta zuzendariek. Edorta Barruetabeña gidoilaria eta Benito Lertxundi abestien egilea ere izan dira ekitaldian. Arturo Campionen lanetik abiatuta egin dute filma eta hilaren 18tik aurrera zinema aretoetan izango da ikusgai.

Arturo Campionek 1917an idatziriko narrazioak XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri.

Lau urteko lana izan da filma eta hasieran talde txiki bat baino ez zena, 20 laguneko lantalde bihurtu da azken urtean. Prozesuan Somuga ekoiztetxeak, REC soinuetxeak, ETBk eta Bartonfilms banatzaileak parte hartu dute. Horietaz gain, hainbat erakunderen diru-laguntza era jaso du.

Informazio guztia filmaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button