BESTELAKOAK

Elgoibarko Kirol Argazki Lehiaketa abian da

Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek parte har dezakete, bai profesionalek, bai amateurrek; kirolarekin loturiko gai guztiak jorra daitezke.

Paperean egindako argazkiak, koloretan nahiz zuri beltzean izan daitezke, eta irudiak tratatzeko edozein prozedura edo teknika onartuko dute. Argazkien euskarria 30×40 zentimetrokoa izango da ezinbestean, eta kartulina finez eginikoa. Euskarri horren barruko argazki-paperaren neurria 24×30 zentimetrokoa izango da.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak beharko dute izan. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

Atalak eta sariak honako hauek izango dira: Elgoibartarrek edo bertan bizi direnek aurkeztutako argazkirik onena 200 eurorekin sarituko dute; eta gazteentzako bi sari izango dira, -35 urte bitarteko elgoibartarrak, nahiz beste herriren batekoak-: 1. saria 300 eurokoa izango da eta bigarrena 200 eurokoa.

Lanak eskura eman daitezke, nahiz postaz bidali. Lanak uztailaren 15erako aurkeztu beharko dira honako helbide honetan: Olaizaga kiroldegia. 32 posta kutxatila. San Roke kalea 1. 20870 Elgoibar.

Ekimenarekin loturiko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button