MUSIKA

Anestesia eta Tutan Comen On taldeek Gasteizko Gaztetxean joko dute

Gasteiz aldeko metalzaleek ezinbesteko hitzordua dute larunbatean, Gasteizko Gaztetxean, 21:00etan, Anestesia gipuzkoarrek eta Tutan Comen On arabarrek joko baitute.

Zarauzko Anestesia metal eta hardcore talde ezagunak Zirkulutik espiralera izenburuko diskoa aurkeztuko du. Ibon Esteibar (ahotsa), Dani Aizpurua (baxua), Imanol Beloki (bateria) eta Kazalis (gitarra) laukoteak hamahiru kantu grabatu ditu estudioan, batzuk diskotik kanpo geldituko diren arren. Diskoan taldearen ohiko ezaugarriak antzeman daitezke: abiadura handia, ahots guturalak, erritmo aldaketak eta hitz kritikoak. Hitzen harira, Fermin Muguruza, Jon Gerediaga eta Doc Arritmiak hiru kantutako hitzak idatzi dituzte.

Tutan Come On arabarrek, halaber, Emaidazu Mainstream diskoa izango dute ardatz, zeinak bikotearen aurreko grabazioa gainditu duen. Maila horren erakusle diskoa irekitzen duen Hedapena da. Sarrera luze batekin hasten da kantua, eta bertan Lisabören ondarea eta Balck Sabbathen iluntasuna nahasten dira modu naturalean, hasiera batean, hain urrun dauden bi erreferentziak ausardiaz lotuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button