IKUS-ENTZUN

“Zineraiki” zinema zikloaren maiatzeko emanaldia

Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak (COATARABA) bere 50. urteurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu ditu, tartean, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Zinema eta Eraikuntza izeneko ziklo bat.

Zineraiki: Zinema eta Eraikuntza zikloa azaroaren 10era bitartean egingo da, sei saiotan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Helburua da “azpimarratzea eta hausnartzea sektoreak jorratzen dituen alderdien arteko lotura, hala nola auzoak birgaitzea, obra batek ekar ditzakeen buruhausteak, edo eraikuntza prozesu bateko esku hartzaile bakoitzak duen balioan.”

Hil honetako saioa, ostiralean izango da, hilak 12, eta hitzordu horretan H. C. Potter zuzendariaren Mr. Blandings Builds His Dream House (1984) filma ikusteko aukera egongo da. Jim Blandings publizista (Cary Grant) Muriel Blandings-ekin (Myrna Loy) ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Alokairuan bizi da Manhattan erdialdeko apartamentu txiki batean. Hiriko zarataz, presaka ibiltzeaz eta tentsioaz nazkatuta, Connecticuten landetxe bat erosi eta beren ametsetako etxea eraikitzea erabakiko dute… baina egiazki amesgaiztoa hasi baino ez dela egin jakin gabe. Etxea hain dago hondatuta, ezen eraitsi eta berria eraikitzea baita irtenbide bakarra. Hipoteka, aurreikusi gabeko hamaika gastu eta era guztietako gorabeherak direla eta, Blandingstarrak damutzen hasiko dira erabaki hura hartu izanaz.

Datozen hilabeteetan pantailaratuko diren filmen gaineko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button