BESTELAKOAK

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzeko edo horietan parte hartzeko izango dira laguntzak (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…), betiere horietan EAEn bizi diren egileen lanak erakusten direnean. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 13tik ekainaren 30era, biak barne.

Arte plastiko eta ikusizkoetarako berrogeita hamahiru mila euro bideratuko dira eta urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak kontuan hartuko dira. Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun euro baino handiagoa.

Ez dira Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen dituen diru-laguntza bakarrak. Horietan interesa izanez gero, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button