ESZENA

XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzan euskarazko proiektuak aurkezteko epea irailaren 17an amaituko da. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatuko dira. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak biltzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede.

Formatu txikiko eta laburreko antzerkiaren euskarazko sorkuntzak onartuko dira, mota eta genero guztiak, baita diziplina artekoak ere. Aurkeztutako proiektuek poltsiko antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau da, taberna edota bestelako espazio mugatu edo antzekoetara egokitzeko modukoak izan beharko dute.

Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da, eta aurkeztuko diren antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira.

Antolakuntzak bi sari eskainiko ditu: 1. saria, 1.500 € proiektu irabazleari, eta 2. saria, 1.200 € proiektu finalistari.

Diogun moduan, antzezlanen emanaldiak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan estreinatuko dira eta bakoitzak lau emanaldi egingo ditu Donostia Kulturak adierazitako espazioetan.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button