BERTSOTAN

Arkaitz Estiballes onena Amorebieta-Etxanon

Arkaitz Estiballesek irabazi du Amorebieta-Etxanoko frontoian jokaturiko #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa. Hortaz, #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako  finaleko zortzikotea erabakita geratu da.

Arkaitz Estiballes Ormaetxeak lortu zuen puntu gehien asteburuko saioan, 499,5 puntu.  Atzetik Jone Uria (496), Oihana Bartra (478,5), Ibon Ajuriagojeaskoa (450,5), Imanol Uria (438,5) eta Garikoitz Sarriugarte (431) sailkatu ziren.

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Abenduaren 20an jokatuko da finala, Bilboko Bilbao Arena saskibaloi kantxan (Miribilla), 17:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button