IKUS-ENTZUN

Esperientzia dokumental garaikideak

Ekainean, EHUko Kultur Basque Udako Ikastaroen programaren barruan, Zinea, Ikus-entzunezkoa, Teknologia gaiei buruzko saioak antolatu dira.

Hala, ekainaren 26tik 28ra, BilbaoArten, Lurraldeak eta Mugak gaia jorratuko dute Santos Zunzunegui, Vanesa Fernández, Estibaliz Alonso, Aintzane Pagadigorria, Haizea Barcenilla, Elena Oroz, Gonzalo de Pedro, Josetxo Cerdán, eta Miguel Fernández Labayen adituek.

Unibertsitateko ikasleak, irakasleak, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak eta zinema dokumental garaikidearen interesa duten pertsona guztientzat atondu da ikastaroa.

“Dokumentalean, gaur egungo errelatoaren tentsioa islatzen da. Gauzak nola kontatu dugu eskuartean. Fikzioa eta ez-fikzioaren mugan gaudenez, irudi harrigarriak, hausnarketarako eta emoziorako aukera ematen digute ikus-entzunezkoek”.
Lurraldeak eta Mugak ikastaroan, Espainian gaur egun egiten den dokumentalaren inguruan hitz egingo da. Gainera, aukera ematen da zinemagileen arteko loturak ulertzeko, eurekin batera egoteko eta akademikoekin eta teorikoekin bat egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button