BERTSOTAN

Oihane Pereak jantzi du Arabako txapela

Printzipal aretoa beterik egon zen azken txanpa ikusteko. 700 entzuleren txalo eta algara artean ospatu da Arabako Bertsolari Txapelketa finala.

Oihane Perea izan da guztien gainetik nabarmendu den bertsolaria. Oihane Perearen atzetik (616p), Manex Agirre (606p), Iñaki VIñaspre (411p), Asier Otamendi (410,5p), Ruben Sanchez (371p) eta Jagoba Apaolaza (341p) geratu dira, hurrenez hurren.

Epaileek Manex Agirre eta Oihane Perea aukeratu zituzten buruz-burukorako eta ale politak utzi zituzten, bertsozaleengan barre algarak piztuz.

Kartzelakoan irabazi zuen Oihane Pereak txapela. Hankak dardarka ate aurrean sartu edo korrika alde egin zalantzan dabilen pertsonaren larruan jarri zituzten bertsolariak.

Txapela Arabako bertso eskolen sortzaile den Abel Enbeitak jantzi zion Pereari. Lautadako bertso eskolari eskaini zion bertsolariak garaipena. Horrenbestez, Oihane Perea eta Manex Agirre izango dira Euskal Herriko Txapelketa Nagusian Araba ordezkatuko duten bi bertsolariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button