ESZENA

Oihaneder Euskararen Etxeak “Taulara” lehiaketa jarri du abian

Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara lehiaketa abian jarri du bigarren urtez, Euskal Herriko euskarazko antzezlan laburren sormena suspertzeko xedez. Lehiaketak antzerkigintzan diharduten sortzaileei euskarazko formatu txikiko lanak aurkezteko lekua luzatu nahi die. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik.

Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dagoen lehiaketan bi kategoria ezarri dira: lehenengo kategorian, jatorrizko gidoi onena sarituko da, eta bigarren kategorian jatorrizkoak ez diren, eta 2020tik hona sortutako gainerako gidoiak hartuko dira kontuan.

Guztira 3.500 € banatuko dira 4 saritan eta horietako bat publikoaren saria izango da, aurkezpen egunean bertan erabakiko dena.

Antzezlan irabazleak martxoaren 27an aurkeztuko dira Oihaneder Euskararen etxean.

Jakingarri guztiak: Oihaneder Euskararen Etxea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button