ESZENA

Olatz De Andrés-en mitoari buruzko proiektua

Olatz De Andrés koreografoa El cielo ahora egitasmoa ontzen ari da, Bilboko La Fundición aretoan, irailaren 13ra bitarte. Horretako, De Andrés artista erresidente gisa arituko da Deustuko zentroan.

Mitoaren eguneratzea jorratzea du xede proiektua. Zerbait kontatzeko asmoz, informazioa antolatzen duen sistema gisa ulertzen du mitoa koreografoak.

Horretarako, Perseoren mitoa aztertuko du. Perseo Ateneak bidali zuen Medusari burua moztu ziezaion, azken horrek, begiradaren  bidez, mugimendua eta gizakien gorputzak izozteko gaitasuna zuelako.
Mito horretatik, eta beste batzuetatik abiatuta, De Andrések mitoaren eguneratzea jorratuko du: Zer ahalbidetzen du egun mugimendua? Nolako boterea dauka egun begiradak? Zein funtzio edo ez-funtzio betetzen du egun mitoak?

Olatz de Andresek itzulpengintza eta interpretazioko, eta dantza garaikideko ikasketa unibertsitarioak egin ditu. Hainbat koreografo eta dantzarirekin egin du lan, besteak beste, Mal Pelo, Andres Corchero eta Carmelo Salazar. Horretaz gainera, ondoko ikuskizunak burutu ditu: d-ilista geltokia (2004); Humanos (2005); Yo soy una cosa que dura (2007); Zootropo (2007); Autoría compartida / Desde el ángulo ciego (2008);  Autoría compartida / dA cAPO (2009); eta, azkenik, Privolva (2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button