BESTELAKOAK

Margaret Atwood idazleak zabalduko du “Gutun Zuria”

Bilboko Alondegiak jakinarazi duenez, apirilean egingo den Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren VI. edizioa Margaret Atwood idazleak inauguratuko du. Jialdia apirilaren 11tik 21era bitarte egingo da, hain zuzen.

Atwoodek, Letren Asturiasko Printzea Saria 2008 urtean, jaialdia zabalduko du apirilaren 11n, osteguna, 19:30ean.

Margaret Atwood Ottawan jaio zen 1939an, eta hiri eta Quebecen hazi zen. Gero Torontora joan, eta Torontoko Unibertsitateko Victoria Collegen lizentziatu zen.

Kanadarrak makina bat sari jaso ditu bere ibilbidean. Orotara 50 bat liburu argitaratu ditu, poesia, entsegua eta fikzioa. Dena dela, bere bere nobelak dira lan ezagunenak, tartean, The Edible Woman (1970), The Robber Bride (1994) eta Alias Grace (1996). Bere azken eleberria The Year Of The Flood (2009) da.

Orain arte burututako Gutun Zuria jaialdiaren bost edizioetan makina bat sortzailek parte hartu dute, hala nola, Slavoj Zizek, Salman Rushdie, Chuk Palahniuk, Bernardo Atxaga, Alex de la Iglesia eta Karmele Jaiok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button