ARTEA

Munduko film labur onenak, Bilbon

Future Shorts munduko hainbat herrialdetan egiten den film laburren jaialdia da; tartean, Ingalaterra, Palestina, Israel eta Turkia. Urtean lau aldiz egiten da, eta 90 herrialde eta 150 hiritan izaten da.

BilbaoArte zentroa film laburren jaialdiaren banatzaile Piovrarekin lankidetzan ari da, eta elkarlan horren ondorioz, ostiralean, martxoak 7, estreinako proiekzioa egingo da Bilboko zentro horretako Art House Zineman, 19:00etan. Emanaldietan nazioarteko film labur onenen lagin bat erakusten da.

Ostiraleko emanaldiak 90 minutu inguru iraungo du, eta sei lan proiektatuko dira; horietariko batzuk sarituak izan dira munduko jaialdi nagusienetan; hala nola,Sundance, Raindance, Cannes edo Berlin International Film Festival.

Honatx filmen zerrenda: That I’m Falling? (Eduardo Williams, Frantzia, 2013); Out Of Reach (Jakub Stozek, Polonia, 2011); Blind Stop (Zuzendari taldea, Frantzia, 2007); Rabbitland (Ana Nedeljkovic eta Nikola Majdak, Serbia, 2012); The Date (Jenni Toivoniemi, Finlandia, 2012); Buzkashi Boys (Sam Francés, Afganistan, 2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button