ESZENA

Egunotan, Kalez Kale programa Iurretan

Aurten jaialdiaren XVII. edizioa ospatuko dute. Urte hauetan guztietan 100 bat konpainia igaro dira udalerritik, 550 aktore baino gehiago, eta milaka pertsona izan dira ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dutenak. Edizio honetan, betiko formatura bueltatuko dira eta ikuskizun guztiak asteburu batean eskainiko dira. Betiko legez, ekoizpen euskaldunaren kaleko antzerkia erakutsiko da herri horretan.

Egitarauaren oinarrizko helburuak honakoak dira: Eskualdeko herritar guztiei antzerkia eta ikuskizuna hurbildu, antzerkia kalera atera, mundu guztiak arte honetaz dohainik goza dezan;  Iurretako udalerria ezagutzera eman kulturagatik apustu egiten duen udalerri bezala, bultzatzen saiatzen dela, kalera ateratzen; eta kale antzerkia sustatu eta bultzatu, bereziki euskaraz egindakoa.

Jaialdia ekainaren 16tik 18ra bitartean ospatuko dute, eta bost ikuskizun izango dira. Biharko saioan, Aita San Migel Plazan, 18:00etan, La Banda Teatro Circok Kimera pieza eskainiko du. “Zergatik joaten da hainbeste jende, dena atzean utzita, leku ezezagun, babesgabe eta harremanik gabeko batera? Bertako etorkizuna zalantzazkoa eta oso iluna izan daiteke, eta agian, itxaropentsuagoa ere bai jatorrizko tokian baino”.
Horren ostean, 19:30ean, Orain Bi taldeak Mute egingo du. “… eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gurea sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”

Datozen egunotan honako taldeen piezak eskainiko dira: ekainaren 17an, Two Much eta Maite Guevara, eta 18an, Eriz Magoa arituko da.

Ordutegiak, non eta bestelako xehetasunak: Kalez Kale programa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button