ESZENA

Michel Théreten “Oroitzen Naiz”dantza ikuskizuna, Deustun

Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte) dantzariek Oroitzen naiz ikuskizuna taularatuko dute maiatzaren 4an Deustuko La Fundicion aretoan, Mizel Théret-en zuzendaritzapean.

Emanaldia Begirada Gurutzatuak egitarauaren baitan dago. Bilboko Institutu Frantsesaren ekimenez, proiektu honek Biarritzeko Malandain Balletaren Laboratoire de recherche chorégraphique sans frontière eta Bilboko La Fundición biltzen ditu, bi hiri horietan Ipar eta Hego Euskal Herriko konpainien ikuskizunak aurkezteko xedearekin.

Maiatzaren 3an,gainera, Théret-en sormen lana ardatz duen Oroitzen Naiz… Je me souviens… dokumentala proiektatuko da. Carolina de Oterok eta Catherine Guillaudek filmatu dute dokumentala.

Miarriztarrak zuzenduriko Oroitzen naiz obrak ez du ariketa nostalgiko bat izan nahi. Izan ere, humanitatearen alderik sakonena erakutsi nahi du. Horretaz gain, dantzariaren gorputzaren zehartzeari, eta gorputzaren memoriari buruzko hausnarketa ere izan nahi du.

Hortaz, adin nagusiko hiru dantzarik bihar antzeztuko duten obra ikuskizun garaikidea da. Hirurak, euskal dantzari handiak dira, eta haien bizitzetan oinarrizkoak izan dira dantza eta euskal kultura. Hala, gorputzen bitartez, indarra eta itxaropena transmitituko dute, modu intimista, ezti, minimal eta geldoan.

“Horrela, hiru dantzariak kurrituko dira, ibiliko, jarriko, etzanen, zutituko dantza, urrats batzuk zirriborratuko, arnas hartuko, begiratuko, haien burua pixka bat aipatuko, geldirik egonen, batak besteen gainean zurkaiztuz”, esan du Theretek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button