ESZENA

Jodorowsky-k “Kabaret Mistikoa” dakar Bilbora

Alejandro Jodorowskyk (Tocopilla, Txile, 1929) Cabaret Místico (Kabaret Mistikoa) izeneko ikuskizuna taularatuko du urriaren 29an eta 30ean Bilboko Arriaga Antzokian.

Hasiera batean, txiletarrak emanaldi bakarra egin behar zuen, baina sarreren eskaera handia dela eta, bigarren data bat iragarri du Arriaga Antzokiak, urriaren 30ekoa, hain zuzen ere.

Jodorowskyk ondokoa azaldu du Cabaret Místico obraren harira: “Ordubete eta erdiko terapia kolektiboa egitea proposatu diot neure buruari, nire antzerki-bilaketen emaitzak ezarriz. Aktoreak (kasu honetan, ni neu) pertsonaia bat antzeztu ordez, bere burua bilatzen ari den pertsona bat antzeztu beharko luke, zeina bere familiak, gizarteak eta kulturak pertsonaian bihurtuko luketen”.

“Gauza hauetarako ez dut ezer prestatzen, unean ateratzen zaidana. Irudika ezazu horrenbeste jenderen aurrean esertzen naizela eta gero, zer diot? Isilik gelditzen naiz? Ez, hizketaldi interesgarriak dira”, azaldu du.

Alejandro Jodorowsky berdingabe eta polifazetikoa XX. mendeko pertsonalitate liluragarrienetako bat da: idazle, filosofo, olerkari, saiakera egile, komiki gidoilari, antzerkigile, zinegile, psikomago, taroteko aditu eta, oroz gain, sendatzailea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button