LITERATURA

Idazle Eskola gradu-ondokoren hamargarren urteurrena

Bergarako Idazle Eskola gradu-ondokoak urriaren 20an hasiko ditu klaseak eta era berean, hamar urteko ibilbidea betetzen duela eta, hainbat ekitaldi ere antolatuko du urte osoan zehar.

Ospakizun horien harira, azaroaren 10ean, Idazleak Irakurle Mintegiko lehen saioa egingo da Bergaran, eta bertan, Jerardo Elortzaren eskutik, Bergara literaturan eta Telesforo Monzonen lanen talde-irakurketa burutuko da.

Gradu-ondokoari dagokionez, eskolez gain, hainbat ekimenez gozatzeko aukera dago, tartean, Ilunabar literarioak, ikasle ohiekin burutzen diren mintegiak edo Karmele Igartua Sorkuntza Beka.

Bergarako UNEDek eskaintzen dio tutela akademikoa gradu-ondokoari eta Hezkuntza Sailak homologatzen du. Horretarako bi ikasturte behar izaten  dira. Aurten, 10. ikasturtean, 1. mailako ikasleei aukeran jarriko zaie 1. eta 2. mailako ikasgai presentzialak urte bakarrean burutzeko aukera.

Amaitzerakoan, Bergarako UNEDen titulua jasoko dute. Gradu-ondoko titulua jasotzeko lizentziatura edo diplomatura behar da. Matrikula epea zabalik dago honezkero.

Gradu-ondokoaren xehetasun guztiak idazten.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button