ARTEA

Ohiko ekintzek gure gorputzean duten eragina

Erakusketa-sorta hau Montehermoso kulturunearen eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen arteko lankidetzaren emaitza da. Erakunde biek harreman emankor bati ekin zioten 2012an, Leioako Fakultatean ikasitako artista hasi berrien lana ekoiztera bideratuta. Harreman horri esker, eta orain artekoan, lehen urratsak eman ahal izan ditu artista gazte andana batek, beren lanak jendaurrean erakusteko bide nekezean.

Hala, ikasturte honetan ere lau artista gaztek beren lana eta obra erakutsi ahal izango dute Montehermoso kulturunean, urte osoan garatuko den ekimen batean, “zeinaren bitartez egungo ikerkuntza artistikoaren ikuspegi interesgarri bezain anitza eskainiko den, bai eta erakusketa moldeen eta egungo gizartearekin planteatzen dituzten harremanena ere.”

Joey Ordóñezek aztergai du eguneroko lanarekin lotutako ohiko ekintzek gure gorputzean duten eragina, eta horren inguruko hausnarketa egiten. Irati Inoriza adituak dioen moduan, “Lanean landutako konbinazio-jolasa islatzen digu erakusketa honetan. Biok egiten dugun lanetan produkzio-kateak ditugu buruan. Prozesu fordistetatik talentismora, badakigu ezarritako erritmo eta sekuentzi bat baliatuta jokoan sartzen gaituztela, lana gorputzak, organikoak eta materialak, lotuta gauzatzeko. Bere lanetan batzuen eta besteen arteko eragina antzematen da. Bestearen beharra duzu eta, halaber, besteak zu behar zaitu, gailu zehatza artikulatzeko. Elkarren artean harremana izateko beharrak eragindako lotura da, zeinek gorpuztasunak modu kognitiboan eta sentsitiboan osatzen dituen, eta ez materialtasun fisikoan bakarrik.
Joey Ordóñezek beste artikulazio batzuk proposatzen ditu, aukeretatik abiatuta. Laneko zeregin ugariak anizkoiztasun material bihurtzen dira. Gorputzak atrofiatzen dituzten sekuentzia horiek dislokatu egiten dira Joeyren obra biomorfikoan. Nahasmena eragiten duten erritmoekin jolastea eta bestelako kadentziak sortzea proposatzen digu. Hausnar dezagun elkarrekin eraginda izan daitezkeen gorputz horietan.”

Erakusketa maiatzaren 21era bitartean ikusi ahalko da Gasteizko Montehermoson.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button