IKUS-ENTZUN

Film Laburren I. Express Kultur Lehiaketa

Izena ematen duen edozein pertsonak edo taldek hartu ahal izango du parte. Film laburrek bost minutu iraungo dute gehienez, kredituak barne. Bost kopia entregatu beharko dira DVDetan.
Grabatzeko metodoa, euskarria eta formatua librea izango da baina filmak DVD .avi, .mov, .mpeg edo .wmv formatuan aurkeztu beharko dira.

Parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte film laburrak grabatzeko eta editatzeko, urriaren 2eko, 12:00etatik Urriaren 4ko 12:00etara.

Epaimahaia kulturaren eta zinemaren munduarekin lotutako pertsonek osatuko dute, eta antolakuntzak izendatuko du. Epaimahaiaren erabakia eta film labur irabazleen emanaldia urriaren 8tik 10ra egingo dute, Donostiako Kutxa Kultur Zirkuituan.
Lehen saria 1.000 eurokoa izango da; bigarrena 600 eurokoa, eta hirugarrena 300 eurokoa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button