MUSIKA

Aizkorak Zorroztu taldeak lan berria aurkeztuko du otsailean

Bilboko Aizkorak Zorroztu bandak Arkitekto mental baten paranoia kronikoa izenburuko bigarren lana aurkeztuko du otsailaren 3an. Taldeak iragarri duenez, “gauza oso potentea prestatzen ari gara diskoaren aurkezpenerako. Negu Gorriaken Bertso-Hop singlearen azalean oinarrituta dagoen kartela zabalduko dugu”. 

Disko berrian hainbat kolaborazio izan dituzte, besteak beste, Fermin Muguruza, Zazkel, eta Havana537. Muguruzaren ondarea, batez ere Negu Gorriakena, Aizkorak Zorroztu taldearen inspirazio nabarmena da. 

“Ez, ez gara bertsiozko talde bat, baina gaur egun, eskoletan, Negu Gorriaren diskografia osoa ikasi beharko lukete gaurko umeek. Beste talde interesgarri batzuk   deskubritu ditzakezu eta hainbat gauza gehiago ere Negu Gorriaken bitartez. Horregatik hainbeste erreferentzia talde honi buruz gure musikan. Negu Gorriak talde pedagogikoa da”, azaldu du taldeak. 

Hala, diskoaren aurkezpena Bilboko Nave 9 aretoan egingo dute, Bilboko Itsadarreko Museoan. Aizkorak Zorroztu taldearekin batera Zazkel banda arituko da. “Gonbidatu bereziak izango ditugu baita sorpresa asko ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button