IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak 14 lehiaketako finalisten zerrenda

Iragan apirilaren 9an itxi zen Nontzeberrik antolatutako Nontzefilmak Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Orotara, 73 film inguru inskribatu dira aurtengo edizioan: zinemako atalean 47 eta animaziokoan 26.

Egileei dagokienez, 21 Euskal Herrikoak dira, 32 Estatukoak eta 11 atzerrikoak, azken horietako asko Latinoamerikakoak, baina baita Amerikako Estatu Batuetakoak edo Errusiakoak ere.

Hala, filmok FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren egitarauaren baitan pantailaratuko dira, datorren maiatzaren 10ean, Bilboko Alondegiko Golem zine-aretoetan, 22:00etan, egingo den proiekzioan (sarrera doakoa).

Emanaldi horretan, gainera, lehiaketaren irabazleak ere iragarriko dira (Lan sarituak Nontzeberri webgunean ere iragarriko dira, aldi berean).

Emanaldian ondoko sariak banatuko dira:

  • Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari: 1.500 euro
  • Nontzefilmak Animazioko Saria lan onenari: 1.500 euro
  • Nontzefilmak Euskaraz eginiko lan onenari: 2.000 euro
  •  

Proiekzioan aurkeztuko diren finalisten zerrenda:

ZINEA

  1. Hola Papá (Boris Franco Navarrete, Madril)
  2. Txintxo ibili (Gorka Larralde del Solar, Iruñea)
  3. Focus (Herminio Cardiel, Bilbo)
  4. Push up (David Galán Galindo, Bilbo)
  5. Bandera (Koldo Almandoz, Donostia)
  6. Tipos Serios (Juls Gars, Madril)
  7. Plaza Bakarra (Ion Vázquez, Irun)
  8. Ahaztutako Denboraren mapa (Alberto Gastesi, Donostia)
  9. Morado (Néstor Fernández, Bartzelona)
  10. Es un buen chaval (Esteban Roel, Juanfer Andrés, Madril)
  11. Voluntario (Javier Marco, Madril)
  12. Mayoría absoluta (Bogdan, Madril)
  13. Mormón (Ceres Machado, Malaga)

ANIMAZIOA

  1. Dark voice of Angelique – Woodpecker (Nikolay Belov, Errusia)
  2. A Life with Asperger’s (Jaime Ekkens, AEB)
  3. A lifestory (Nacho Rodríguez, Madrid)
  4. Tiroketa (Amaia Zuriarrain Cabrera, Donostia)
  5. Discovery (Carlos Cenoz Bermejo, Nafarroa)
  6. Galactic morning (Juan Belmonte, Bartzelona)
  7. Libertad (Gerardo Cosenza, Argentina)
  8. Bihotza isilpean dagoenean (Stefano Decataldo Ayarza, Portugalete)

Filmok hemen ikus ditzakezue: nontzefilmak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button